Orain bost urte Laudion martxan jarri zen egitasmoa da 'Oxigenoa euskarari'. 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua da eta gazteen artean euskararen erabilera eta mendi-zaletasuna sustatzea dira proiektuaren erronkak. Laudion seigarren edizioa du dagoeneko, baina Arabako beste herri batzuetan ere jarri dute martxan egitasmoa: hala nola, Lautadako Kuadrillako udaletan.
Hilean behin Euskal Herriko txoko ezberdinetara mendi irteerak egiten dituzte, Mendiak eta Herriak elkarteko gidari profesionalek lagundurik.
Mendi-txangoez gain, formazio osagarria ere hartzen dute gaztetxoek: astronomia, sukaldaritza, etnografia, landaredia, lehen sorospenak, orientazioa, elikadura, mendiko materiala, eskalada...
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin