Patxi Saez: "Euskaraz bizi nahi badugu lan mundua irabazi beharra dugu"

Captura_de_pantalla_2015-10-14_a_las_11.07.32.png

Patxi Saez Beloki soziolinguistak, eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariak hilabetetan landutako gogoeta jendarteratu du Elefantea ikusi izenburupean. Saezek uste du euskarak beste mugarri bat jarri beharra daukala eta, gogoeta gizarteratzearekin batera, Euskaltzaindiari eskatu dio har dezala lidergoa.

Lantokiei erreparatu beharra

Patxi Saezen ustez, bidegurutzean gaude: "Erabaki egin behar dugu euskarak ama-hizkuntza bezala iraun dezala nahi dugun ala ez. Beste aukera bat da euskara belaunalditik belaunaldira bigarren hizkuntza bezala iragan dadila". Demagun, erantzun zuzenik egotekotan, aurrenekoa dela erantzun zuzena. Erabakia hori bada, nola egin aurrera? Lehenik eta behin, elefantearen bila abiatuz.

Berak lan munduan aurkitu du elefantea. "Euskaraz bizitzea baldin badugu azken helburua ezinbestean lantokiei erreparatu behar diegu, izan ere, esna egiten ditugun orduen erdiak lanean egiten baititugu. Euskaraz bizi nahi badugu lan mundua irabazi beharra dugu euskararentzat" idatzi du.

Euskaltzaindiari eskaera

Saezek euskara bidegurutze estrategikoan dagoela adierazi du eta Euskaltzaindiari eskatu dio euskalgintzaren lidergoa berreskuratu dezala, euskarak ondorengo 25-30 urteetan bete behar duen zikloaren gidaritza eta buruzagitza har dezan: "hizkuntza akademia klasikoen Corpus Plangintza lantzeaz eta garatzeaz gain Status Plangintza lantzeari ekin diezaiola lan esparruak zabalduz eta berrituz".

Azpeitiko soziolinguistaren arabera, euskarak ondorengo 25-30 urteei begira etorkizun-ikuspegia behar du eta estrategiak zehaztu behar ditu, helburu argi batekin: "Euskaraz bizi nahi duten herritarrak bere herrian baztertuta dituen dinamikak eta inertziak aldatzea eta iraultzea litzateke helburu nagusia, Euskara gizartearen periferiatik erdigunera ekartzeko, Euskara gizartearen bigarren hizkuntza izatetik gizartearen hizkuntza nagusi bihurtzeko, azken finean, euskarak gizartean zentralitatea eta lehentasuna lortu ahal izateko".

Adituen iritziz osatua

Euskalgintzako punta puntako 50 adituren iritziak, hausnarketak eta ekarpenak jaso ditu Patxi Saezek Erabili.eus agerkari digitalean argitaratu duen Elefantea ikusi hausnarketa-lanean. Saezek euskaltzaleen artean euskararen etorkizun-ikuspegiari buruz eta jarraitu beharreko estrategien gainean dagoen eztabaida hauspostu eta gizarteratu nahi izan du Elefantea ikusi lanarekin.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin