Amenabar Eraikuntzak: "Bai Euskararik profesionaltasuna eta gizartearekiko konpromisoa kreditatzen ditu"

Captura_de_pantalla_2015-11-04_a_las_11.34.48.png

Zarauzko Amenabar eraikuntza enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria du, Bidean maila, hain zuzen ere. Euskara normalizatzeko ekintza plana jarri dute abian enpresan eta ziurtagiriaren bidez euskararen balioa kreditatzen dute eremu laboralean, zerbitzuak hobetzeko.

Amenabarren webgunean hauxe adierazten dute:

"Ekintza Plan hau gure Kudeaketaren Berrikuntza prozesuan bertakotu da eta Enpresaren antolaketaren eraginkortasuna hobetzera bideratuta dago, bezeroarenganako arreta hobeagoa eskainiz eta berarekiko komunikazioan lagunduz.

Bai euskarari Ziurtagiria izateak  gure merkatuaren errealitatera egokitzen gaitu eta gure profesionaltasuna eta gizartearekiko gure konpromezuak akreditatzen ditu."

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin