Mintzo-Txiodromoa abenduaren 2an, Gasteizen

KARTELA2015.jpg

Abenduaren 2an, asteazkena, Mintzo-Txiodromoa egingo dugu Gasteizko Ur Biltegi Zaharrean, Oihaneder Euskararen Etxean. Gai ezberdinen inguruan euskaraz hitz egiteko eta txiokatzeko aukera egongo da: hezkuntza, lan-mundua, euskara, kirola... Aurten berritasuna izango du urteroko mintzodromoak. Izan ere, parte-hartzaileek tarte bat izango dute bertan hitz egindakoak sare sozialetan partekatzeko, #GasteizenBaiEuskarari hashtag-a erabilita.

Parte-hartzea

Parte hartu nahi baduzue, helbide honetara idatzita eman dezakezue izena: info@baieuskarari.eus

Sariak

Euskaraz hitz egin eta jende berria ezagutzeko aukera izateaz gain, sariak ere egongo dira parte-hartzaile guztien artean banatzeko: Baskonia eta Alaves ikustera joateko sarrerak banatuko ditugu.

Euskararen Astea

Gasteizko Euskararen Astearen barruan antolatu da Mintzo-Txiodromoa. Hemen duzue Euskararen Asteko egitarau osoa.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin