‘Akuilari’, hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko aplikazioa

akuilari.png

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak abian jarritako Akuilari aplikazio berriaren bidez, hizkuntza-eskubideak urratzen zaizkionean, berehalakoan kexa jartzeko aukera izanen du herritarrak bere telefono mugikorraren bidez.

AKUILARI euskaraz bizitzeko aukera egin duten herritarrei zuzendutako mugikorrerako aplikazioa praktiko eta azkarra da. Edonon euskaraz jarduteko arazoak aurkitzen dituztenean, euskaraz bizitzeko nahiari eutsi, oztopoei aurre egin eta elkarrekin eraginez, egoera hobetzeko bidea eskaini nahi duen tresna da. Finean, euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihur dadin, zailtasunen gainetik duintasunez elkarrekin aurrera egin eta eragiteko xedea duena.

Horrela bada, euskara erabiltzeko duen eskubidea errespetatu ez bazaio edo euskara erabiltzeagatik kaltetua izaten bada, herritarrak kexa jarri ahal izanen du momentuan bertan aplikazio berriaren bitartez. Eta, era berean, hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten entitateen jokabide eredugarria txalotu eta zoriondu ahal izanen du.

Horretarako, aplikazioa mugikorrera jaitsi eta erabiltzaile bilakatu beharko du herritarrak edo, Euskararen Telefonoaren erabiltzailea izanez gero, aplikazioa jaitsi eta haren erabiltzaile eta pasahiatza sartu.

Gainera, kexa eta zorion mezuak igortzeaz gain, beste herritarrek Behatokira helarazi dituzten gertaerak ikusteko eta sare sozialetan partekatzeko aukera eskaintzen du Akuilari aplikazioak.

Akuilari; aplikazio jaitsi, duintasuna igo

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin