Kalean da 'Bai' aldizkariaren 18. zenbakia

aldizkaria18.jpg

Kaleratu berri da 'Bai' Ziurtagiridunen Aldizkariaren 18. zenbakia. Caroline Phillips Garapen Kontseiluko lehendakaria elkarrizketatu dugu bertan, baita Alex Gibelalde marketing digitalean aditua ere, hurrengo Enpresarean Foroko gonbidatua.

Elkarrizketa horiek eta beste hainbat albiste dituzue hemen ikusgai:

BAI Ziurtagiridunen Aldizkaria, 18. zenbakia by Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin