Lana bilatzeko eta lana eskaintzeko euskarazko webgunea dugu Lansarean.eus eta astero lan-eskaintza ugari izaten dira bertan. Dagoeneko 134 enpresak eman dute izena eta 912 profesionalen Curriculumak biltzen ditu. Azken bi asteotan bederatzi lan-eskaintza gehitu dira:
Lan-eskaintzaren bat interesatzen bazaizu edo zure Curriculuma bertan gehitu nahi baduzu, sartu Lansarean.eus webgunean.
Profesionalei lana bilatzeko aholku eta erremintak eskaini nahirik, lanbide-orientaziorako atala jarri dugu martxan Lansareanen.
Adibidez, curriculuma nola egin, aurkezpen-gutuna egiteko jarraibideak eta elkarrizketa pertsonalerako aholkuak bildu ditugu atal berrian: http://www.lansarean.eus/lanbide-orientazioa
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin