Ziurtagiriaren Elkarteak hiru proiektu nagusi biltzen ditu bere baitan: Bai Euskarari Ziurtagiria; Enpresarean, enpresa eta profesional sarea; eta Lansarean lan-ataria. Hiru webgune ezberdinetan ditugu proiektuak, baina helburu bakarra dute: arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea.
Helburu bakar hori ondo identifikatuta gera dadin, hiru webguneak integratu ditugu orain, webgune bakoitzean beste bietarako loturak jarriz. Hala, Baieuskarari.eus-en sartuz gero, adibidez, Enpresarean.eus eta Lansarean.eus-erako loturak aurkituko ditugu ezkerraldean. Lansareaneko lan-eskaintzak beste bi webguneetan ere agertzen dira eta Enpresareaneko albisteek isla dute Baieuskarari.eus webgunean ere.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin