Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak

kartelak-euskaraz.jpg

Euskararen erabilera sustatzeko hainbat diru-laguntza deialdi egiten dira urtean zehar eta Baieuskarari.eus-eko baliabideen atalean jasotzen ditugu deialdi horiek.

Momentu honetan, adibidez, bi deialdi daude indarrean:

Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia.

Informazio gehiago.

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen hizkuntza paisaia euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru-laguntzen deialdia.

Bukaera data: 2016/12/31

Informazio gehiago

Eguneratuta

Diru-laguntza deialdien inguruko atala aldiro eguneratzen da deialdi berriekin. Informazioa kontsultatzeko, hemen duzue helbidea: http://www.baieuskarari.eus/eu/baliabideak/diru-laguntzak

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin