#BaiEuskarariGomendioa, 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria duen Kutxa Ekogunearen eskutik:
Ikastaro ugari antolatzen dituzte Kutxa Ekogunean, eta orain ikastaro horiek kartara egiteko aukera ere eskaintzen dute gai ezberdinen inguruan: baratza ekologikoa, haur eta familientzako ikastaroak, kontsumo jasangarria eta bisita gidatuak.
Ikastaro horietako bat egin nahi izanez gero, erraza da:
1.- Zerrendatik aukera egin
2.- Gutxieneko 10 laguneko taldea osatu
3.- 20 egun lehenago abisua eman erreserbak@ekogunea.eus helbidera idatzita, zure datuekin.
Bestalde, Ekoguneko Haur Parkea zabalik egongo da martxoaren 18tik apirilaren 3ra arte.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin