Bai Euskarari Ziurtagiria duen Sarako Lezeen gomendioa:
Sarako Lezeak, Euskal Herriko hirugarren gune bisitatuenak, oren bat irauten duen soinu-argizko bisita gidatua proposatzen dizue baita ere guneko museo bat eta parke megalitiko bat.
Haurrendako ekintzak ere eskaintzen dituzte.
Egunero 10:00etatik 18:00etara dago zabalik.
Informazio gehiago duzue webgunean bertan: http://www.grottesdesare.fr/eusk/accueil_eusk.php
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin