'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria duen Euskal Haziak elkartearen gomendioa.
Ipar Euskal Herriko eskola katoliko elebidunen elkarteak besta egingo du larunbatean, apirilak 9, Baionan.
16:00 Le Guichot lizeoan: ikasleen emanaldiak (dantza, kantu, antzerki...)
17:00 Jokoak eta tailerrak (mus iniziazioa, herri jokoak, euskal dantza eta jauzi iniziazioa Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin...)
18:30 Mutxikoak Bardozeko HAUGI'MUGI txarangak animaturik
21:00 Baionako antzokian: KALAKAN taldearen kontzertua Elementuak azken diskoa aurkezteko
TXARTELDEGIA: Baionako Antzokian eta Bar du Marché ostatuan 16 €tan.
Euskal Haziak Iparraldeko ikastetxe katolikoetan euskarazko irakaskuntza bultzatzeko asmoz 1983an sortutako elkartea da.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin