Liburu gomendioa: 'Ohe hotzak', Jon Ariza De Miguel

Captura_de_pantalla_2016-05-20_a_las_10.11.10.png
Ziurtagiria duten zenbait liburu-dendak liburu gomendioak egiten dizkigute hilean behin. Gasteizko Albeniz liburu-dendako Josu Olanok egin digu gomendioa maiatzean:

'Ohe hotzak', Jon Ariza De Miguel

"Norbaitekin egon zaren azkenengo gauetik, zure ohea hozten doa, poliki, era ohartezinean; azken pertsonak utzitako epeltasuna desagertzen da zure gaueroko ohera sartzearekin eta goizero ohetik jaikitzearekin, eta lokartzea ezinezkoa gertatzen zaizu gau batean, ustekabean, ohea hotzegi dagoelako. Honetan pentsatzen nengoen treneko ohean etzanda nengoela, sabaiari begira, nahiz eta argiak itzaltzeko denbora dezente falta."
 
Harremana izandako eta gero hoztutako lagun bati bigarren aukera bat ematea erabakitzen du nobelako protagonista izengabeak. Bizitza eta bertatik gustatzen zaigun guztia  - ardoa, musika, liburuak, solasa... -  atseginagoak baitira norbaitekin konpartituz gero; baina, igurtziak higadura sortzen duen bezala, konpainiak berekin dakar beti nekea, komunikazioak isiltasuna, besarkadak arrakala.
 
Berea ez den hiri eta herrialde batean, eguneroko gertakari, paisaia eta jendeen aurrean begirada jakin-minezko eta gogoetalaria darabil narratzailea ere baden pertsonaiak, mundua aldi berean arrotza eta maitagarria dela sentitzen duenaren jokabide amultsu eta zirikatzailea.

Egile berri bat aurkezten zaigu nobela honen bitartez eta gurean ez dagoen ahots bat dakarrela esan liteke: dotoreziaz eta sentiberatasunez jantzia, umoretsua eta sentsuala, kulturaren eta bizitzaren zaletasunak elkartzen dituena.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin