Uztaritzeko Bai Euskarari ziurtagiridunen biltzarra

Captura_de_pantalla_2016-06-01_a_las_10.25.04.png

Ekainaren 1ean, asteazkena, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Uztaritzeko entitateek biltzarra egingo dute Herriko Etxean, 19:00etan. Mahai-inguruan, Bai Euskarari ziurtagiriaz duten esperientzia partekatzera gomitatu dituzte Uztaritzeko ziurtagiridunak.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, bere aldetik, beharren arabera ziurtagiridunei ekartzen dien laguntza eta jarraipen berezia aipatuko dugu,  baita ere Uztaritzeko Herriko Etxeak entitateentzat sortu nahi lituzkeen euskarazko  tresnak.  Ondotik, 2016an ziurtagiria eskuratu duten Uztaritzeko elkarteei Bai Euskarari diploma  banatuko diegu, egin duten ahalegina aintzat hartu eta zoriontzeko.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin