LANABES, Araban Euskara Lanean egitasmoaren aurkezpena

Captura_de_pantalla_2016-06-10_a_las_14.04.52.png

LANABES, Araban Euskara Lanean egitasmoa aurkeztuko da datorren asteartean, ekainak 14, 19:00etan Gasteizko Artiumen. Bertan parte hartuko dute Arabako Foru Aldundiak, SEA Arabako Enpresariek eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak.

LANABES, Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea. Egitasmo honek sarea nahi du ehundu Arabako arlo sozioekonomikoan enpresa eta erakundeen artean.

Egitasmoa aurkeztearekin batera, bertan aurkeztuko da Lanabes.eus webgunea ere.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin