Nola bizi dute afektibitatea euskal herritarrek?
Nola bizi dute afektibitatea euskal herritarrek? Galdera horri erantzun nahian, 'Kaixomaitia.eus' harremanetarako webguneak inkesta bat egin du, Aztiker soziologia ikergunearekin elkarlanean.
(Zerbitzua eta lana euskaraz ziurtagiria du Kaixomaitiak.)
2016ko otsaila eta martxoan 73 galderaz osatutako online bidezko inkesta anonimoaren emaitzak dira aurkeztutakoak; bizitza afektiboa, bizitza sexuala, internet bidezko harremanak eta leialtasunaren inguruan eginiko galdera hauei 18-64 urte bitarteko 1.500 herritarrek eman zieten erantzuna.
Balorazio hau egin du Kaixomaitiak emaitzen gainean:
-
Bikote Harremana da harremantzeko modu nagusia eta desiratua, %7ak soilik ez luke nahi bikotekiderik izan, baina indarra hartzen du harreman irekiaren kontzeptuak, %25ak ggb nahiko luke harreman mota gisa
-
Orokorrean afektiboki zoriontsuak gara 6.9/10 eta bikotekideen arteko maitasuna aitortzen da (8.5/10)
-
Internet bidezko harremanei dagokionez, 1/3 ak izena eman du inoiz horrelako atari batean eta egun bikotekidea ek topatu dute sarean. %90ak internetek ligatzeko balio duela uste du.
-
Bizitza sexualari dagokionez, 18,78 urterekin batazbeste izan zuten lehen harreman sexuala galdetutakoek (18-64 urte) baina nabarmenki behera egin du honek adinean gazteagoak direnen artean.
-
Batazbeste astean 1,15 bider izaten ditugu harreman sexualak, baina 2,99 biuder gustatuko litzaiguke izatea, berdintsu emakume nahiz gizon.
-
Astean 2 bider masturbatzen gara euskaldunak baina masturbazio kontuetan gizonezkoak dira maiztasun gehiagoz aritzen direnak.
-
Zoriontasun maila sexuala batazbeste 5,79 puntukoa da 10etik. Gaina 29 urterekin ematen da, 7.1/10
-
Adinean gora egin ahala, zoriontasun maila afektiboa eta sexualak behera egiten dute, 4.45/10, 53-57 adintarte bitarte.
-
Galdetutakoen k izan du harreman homosexualik eta ak izango lituzke, emakumezkoen %20ak eta 18-29 adintartekoen %20ak ere.
-
Desleialtasunari dagokionez, honen aurrean, harremana bertan behera utziko lukete %37ak, baina %65ak bere bikotekidea ez den beste batzuengan badu desio sexualik maiztasunez.
-
Galdetutakion %42 izan zaio desleiala bere egungo edo aurreko bikotekideari, egungo harremanean eta 10 urtetik gorako harremanetan %25.
-
%51ak izango luke harremanik bikotekidea ez den beste batekin bikotean adostu ezkero eta %40a izango litzateke desleiala bikotekideak jakingo ez lukeen bermearekin; emakumezkoen %30 eta gizonezkoen %48.
Txosten osoa ikus dezakezue Kaixomaitiaren blogean.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin