Bai Euskarari Sariak 2016

bai-euskarari-sariak.png

Urteroko Bai Euskarari Sarien banaketa-ekitaldia uztailaren 1ean izango da, Donostiako 2016 Gunean, 14:00etan (nola iritsi?). Sari-banaketa ekitaldia bazkalorduan egingo da eta elkarrekin hitz egiteko eta esperientziak trukatzeko aukera izango dugu bertan.

Etorri nahi?

Ziurtagiridun guztiok gonbidatuta zaudete ekitaldira. Etorri nahi baduzue, eman ekitaldirako izena ekainaren 23a baino lehen, telefonoz  [+34 943 59 21 48, +34 673 81 10 48, (0033) 559 25 50 41] edo formulario hau betez.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin