Hona hemen Bai Euskarari Ziurtagiriarekin batera elkarlana sustatzen ari direnen hitzak:
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak urteroko Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldia egin zuen uztailaren 1ean, Donostiako 2016 Gunean, ziurtagiridunak eta elkarte eta erakunde ezberdinetako ordezkariak bertan zirela. Urtero bezala, hiru sari eman dira: Bai Euskarari Laguna saria Mikel Lezamiz Mondragoneko Hedapen Kooperatiboko arduradun eta euskara koordinatzaile izandakoak jaso du; Sorginen Museoa eta Lezea, eta Laneki izan dira beste bi sarituak. 2016an euskararen arloan eta gure hizkuntza sustatzeko helburuarekin egindako lana aitortu nahi izan die Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak.
Ekitaldiari buruzko informazio gehiago hemen.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin