Euskara Indartuz Lan Munduan

Diario Noticias de Alava

Lanabes.jpg

Lanabes egitasmoari buruzko erreportaia garatu dute Diario Noticias de Alava-tik. Arabako enpresa, elkarte eta erakundeek lan munduan euskararen presentzia areagotzeko egiten duten lana goraipatu dute. Azken 20 urteotan hizkuntzaren egoera gizartean asko aldatu da eta enpresa munduan ere pausuak ematen ari dira. Egun, Araban, 150 enpresek egiten dute lan euskara kontuekin eta geroz eta gehiago dira euskara sustatzeak ekartzen dituen onurez ohartzen direnak. Lan horretan, besteak beste, eragile hauen inplikazioa nabarmentzen da: Arabako Foru Aldundia, SEA, Arabako Merkataritza eta Industria ganbara, Merkataritza Federazioa, Oreka IT, Electra Victoria, Laneki eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea. 

 

Hona hemen erreportai osoa:

Lanabes

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin