Gaur emango diegu hasiera, txupinazoarekin batera, Gasteizko jai nagusiei, Andra Maria Zuria hiriaren zaindariaren ohorezko jaiei. Urtero bezala, plaza jendez beteko da Zeledonen jaitsiera ikusi eta ospatzeko, abuztuaren 10a arte luzatuko den asteari hasiera emateko.
Aurtengo edizioaren programa guztiontzat diseinatua dago; kultura, musika, haurrei zuzenduriko ikuskizunak, kirola, feriak, su artifizialak... familian, lagunartean.... berdin du nola eta norekin, ondo pasatzeko aukera badago. Hona hemen agenda osoa, zer egin antolatzen joateko: ikus agenda osoa.
Gogorarazi, Gasteizko jaiak une eta gune onak direla euskara plazaratzeko eta hizkuntzaz zein hizkuntzarekin egunotaz gozatzeko. Hori dela eta, larunbatean, euskalgintzako eragileok aurkeztutako #GasteizEuskarazBizi dekalogoa eskuartean izatera animatzen zaituztegu.
Horrekin batera, aipagarria da geroz eta urrats handiagoak ematen ari direla Gasteizen euskararen presentzia sustatzeko bidean. Hori dela eta, gaurkoan, Gasteizko Ziurtagiridunei lekua eman nahi diegu, egunero euskara erabili eta partekatzeagatik. Aste honetan Gasteizen egongo zaretenoi eta hurbilduko zaretenoi ere, euskara dagoen guneetara gerturatzea gomendatzen dizuegu; horietako batzuk dira, besteak beste, Bai Euskarari Ziurtagiria duten honako taberna, jatetxe, farmazia eta dendak:
Jatetxeak eta tabernak | Farmaziak | Dendak |
7 Taberna Azkar Ona El Galeon Taberna Jango taberna Kupela ardo-txoko Txistu garagardotegia Urbeltz taberna Virgen Blanca Jatetxea |
Agirre Lekue Farmazia De la Presa Unanue Farmazia Garcia Otaño farmazia Martinez Rementería Farmazia Puente Farmazia Zulueta Farmazia
|
Aizpeolea Harategia Albeniz liburu denda Arlekin liburu denda Anselmo Moreno oinetakoak ARGI Eguzkilore -Zuluaga bitxitegiak Elkar Gasteiz |
Hona hemen Bai Euskarari Ziurtagiria duten Gasteizko enpresa, saltoki eta era guztietako entitate guztiak:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin