Bilboko Aste Nagusia euskaraz bizi nahi?

Jaiak euskaraz gozatzeko hainbat proposamen

Bilbo_LanetaBiziEuskaraz.jpg

Gaur emango diegu hasiera Bilboko Aste Nagusiari, 19:00tako txupinazoarekin batera. Dena prest dago abuztuaren 28a arte iraungo duen asteari sua emateko: musika, antzerkia, txikientzako eremuak, folklorea, su artifizialak... asteko egun bakoitzean, edozein unetan, ondo pasatzeko aukera zabala ekarriko dizkigute jaiek. Oraindik ez baduzu egitaraua ezagutzen, hemen duzu programa osoa.

Horrekin batera, aste honetan euskara Bilboko plazetara eramatera animatu nahi dizuegu, jaiak hizkuntzarekin gozatzea. Eta, horretarako, denda, taberna, jatetxe, zerbitzu... hauek proposatzen dizkizuegu; hauek Bai Euskarari Ziurtagiridunen sarea osatzen dute eta haien zerbitzuetan zein egunerokotasunean euskararen alde egiten dute, hizkuntzaren erabilera eta ezagutza partekatuz. Beraz, edozein dela zeure behar edota nahia, hona hemen alor ezberdinetako proposamenak, Bilboko Aste Nagusi honetan ezeren faltarik ez somatzeko.

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin