Errenteriako Udalak Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateei zuzenduriko diru laguntza deialdia zabaldu du

2_Errenteria.jpg

Errenteriako Udalak 2016ko diru laguntza deialdia zabaldu du, Bai Euskarari Ziurtagiria lortzen duten entitateei zuzendurikoa. 

Errenterian errotutako edozein pertsona fisiko edo erakunde juridiko pribatuek jaso ahal izango dute laguntza ekonomikoa. Eskaera onartzeko baldintza izango da Bai Euskarari Ziurtagiria lortu izana eta dagokion kuota ordaindua edukitzea. Era berean, eskaera egin eta aurrera eramateko, beharrezkoa da Udaleko eranskinean adierazten den dokumentazioa aurkeztea: kontu korronte bat irekia duenaren egiaztagarria, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu izanaren agiria eta dagokion kuotaren ordaingarria.

Informazio gehiagorako, ikus Errenteriako Udalaren eranskina: Errenteriako Udala - Diru laguntza deialdia

Hemen dituzu Bai Euskarari Ziurtagiridunentzat zuzenduriko diru laguntza guztiak: Ikus diru laguntzen zerrenda.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin