Bestelako definizioen gainetik, ekintzailetzat du bere burua Eneko Knörr gasteiztarrak. Bilbon bizi da, eta bilbotar sentitzen da. Azken urteotan zenbait alditan zeharkatu du Atlantikoa, Euskal Herriko Citytik Los Angelesera, Palo Altora. Silicon Valleyn bulegoa izan duen euskaldun bakarra bilakatuz. 41 urteko ‘gaztea’ bada ere, hiru proiektu sustatu ditu bere ibilbide profesionalean; Hostalia (Telefonica enpresari saldutakoa milioi askoko kontratuaren ondoren), Ideateca (inbertsore gisa aritzeko proiektua) eta Ludei (bideojokoen App sektorean erreferente bilakatu nahi duena eta egungo bere proiektua). Era berean, Jon Uriarte eta Ander Michelena euskaldunen Ticketbis proiektuan inbertsore ere izan zen. Uriartek eta Michelenak eBay-ren Stubhub plataformari saldu zioten enpresa 165 milioi dolarrengatik.
Ez nago batere ados. Nik uste dut ekintzaileentzat oso une ona dela. Ekintzaileok beti nahi dugu administrazio publikoaren laguntza handiagoa, diru poltsa edo fondo gehiago… eta horrela izango da beti, baina uste dut orokorrean une ona dela. Estatuko inbertsoreek diote diru gehiegi dagoela startup-entzat eta datu objektiboek ere hala diote.
Euskal Herrian une honetan industria arloko startup asko daude, industria 4.0 eremuaren baitan sortzen ari direnak. Azpiegitura minimo bat muntatzeko inbertsio txiki batekin nahikoa da: zerbitzariak askoz merkeagoak dira orain eta software bat ia doakoa. Horrexegatik diot, une oso ona bizi dutela ekintzaileek.
Argi dagoena da Silicon Valleyn arrakasta lortzen baduzu zure enpresa arrakastatsua izango dela, alegia mundura jauzia egingo duzula. Edozein modutan ere, merkatu hori oso konplexua da. Silicon Valley mentalitate oso zabaleko eremua bada ere, ekosistema itxia da, eta kosta egiten da horretaz ere konturatzea. Esaterako, startup batek baldin baditu Stanford Universityko bi ikasle, eta Apple eta Google enpresetako langile ohiak baldin badira, eta gainera Palo Altoko Institutuko beste kide bat badago taldean, errazago izango dute finantzazioa lortzeko. Kanpotik doanak zailtasun handiagoak izango ditu. Ekosistema horretan sartzea ez da erraza, baina maila gorenera iritsiz gero, aukera handiagoa izango duzu.
Bai, merituek garrantzia badute, baina hasieran mugak gainditu behar izaten dituzu euren sarera sartu ahal izateko.
Anbizioa da niretzat inportanteena. Ameriketako Estatu Batuetako ekintzaileak enpresa globala sortu nahi du, milaka langilekoa. Sekulako anbizioa du. Gure herrian anbizioa falta da. Ekintzaile eta inbertsoreek ez dute horrenbeste arriskatzen.
Horretan ari gara. Izaeraz oso baikorra naiz eta nik beste plan bat nuen buruan. Pentsatzen nuen Silicon Valleyra joango nintzela eta arrakasta izango genuela, baina, oraindik orain, merkatua ez dugu seduzitu. Momentu oso onak izan ditugu, Txinako zenbait inbertsorerekin esperientzia oso ona izan dugu baina proiektuak bultzada handiagoa behar du.
Ekintzaileak ezinbestean baikorra izan behar du. Ezkorrek ez dute inoiz ezer sortuko. Era berean, egoera txarrenetan ere lasaitasuna mantentzen jakin behar du. Guk bizi izan ditugu bilera oso itxaropentsuak, Amazonekin diru mordoa jokoan zela, eta beste une batzuetan ez dugu soldatak ordaintzeko dirurik izan.
Bai, bai... Nik, ekintzaile gisa, une oso onak eta oso txarrak igaro ditut baina zorionez inoiz ez diot lo ondo egiteari utzi, eta uste dut oso garrantzitsua dela deskantsatzea eta ondo lo egitea.
Ikerketek diote hamar ideietatik bik egiten dutela aurrera. Alegia, hamarretik bik soilik lortzen dutela bere proiektua finantzatzea. Euskal Herrian, tamalez, ez dago inbertsorerik eta administrazio publikoarengan jartzen ditugu itxaropenak. Enpresen baitan ematen diren ekintzailetasun kasuek, berriz, finantzazioa lortzeko aukera gehiago izaten dituzte.
Euskal Herrian, gaur egun, ekintzaile batek babesa behar du administrazio publikotik eta tamalez ez du lortzen. Hastapenak oso zailak dira eta, kalkulatu dezakegu ekintzaile batek 5.000 edo 50.000 euro inguru behar izaten dituela proiektu bat martxan jartzeko. Tamalez, oso gutxi dira teknologian inbertitzen duten venture-capital (arrisku-kapital kudeatzeaileak) pribatuak une honetan Euskal Herrian. Estatuan gehiago daude.
Ekosistema behar dugu; hezkuntzaren alde egingo duena, dirua lortzeko gai izango dena eta talentua sustatuko duena. Hezkuntza eta talentua sustatu ditzakezu epe luzera baina inbertitu beharra dago arlo horretan.
Irakurri berri dut ekintzailearen adin egokiena 35 urte direla. Edozelan ere, gaztea zarenean ez duzu beste inolako loturarik eta ekintzaile izateko pausua ematea samurragoa da.
Etorkizunaz hitz egin dezagun. Zein proiektu duzu buruan orain?
Ludei da nire proiektua orain, baina etengabe ari naiz mugitzen eta ziurrenik beste egitasmo, proiektu edo enpresaren bat sortuko dut. Era berean, asko gustatzen zait beste batzuei laguntzea, mentore lanetan aritzea.
Edozein Herrik, eta bereziki gure Euskal Herriak, ekintzaileak behar ditu. Gure herrian, tamalez, enpresario izateak ez du prestigiorik, eta ez dago ondo ikusita, baina uste dut ekintzaileak behar dituela gure ekonomiak. Edozein modutan ere, eta aholku gisa, esango nieke ekintzaileei gauzak oso zailak direla eta prest egon behar dutela porroterako. Oporrik ez duzu izango, neska-lagunak agur esango dizu... baina konfiantza izan zure buruan eta anbizioz jokatu.
Enpresa globala izan nahi baduzu, ingelesa izan beharko da zure hizkuntza. Tamalez, enpresetan euskal giroa edukitzea ez da samurra izaten baina ahalegindu behar gara egunerokotasunean euskara sustatzen, naturaltasunez. Gure proiektuetan euskarak presentzia izan behar du, beste hizkuntzek duten presentzia bera, nahiz eta proiektu globalak izan.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin