Lazarraga Sariak, Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzen eta hedatzen egindako lana saritzeko ekitaldia, azaroaren 24ean izango da Gasteizko Amarika aretoan. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari eta epaimahaiak, Lanabes egitasmoa osatzen duen talde eragileak, aukeratutako bost sariak banatuko ditu. Guztira, 53 entitate eta pertsona fisiko izan dira hautagai eta egunean bertan jakinaraziko dira irabazleen izenak.
Lazarraga Sariak bi urtez behin banatzen dira, Arabako Lurralde Historikoaren arlo sozioekonomikoan euskararen aldeko lanaren aitortza moduan. Aurtengo laugarren edizioa “Lanabes, Araban Euskara Lanean” egitasmoaren barruan kokatuko da. Lanabes proiektuko talde eragilean, Arabako Foru Aldundia, SEA Arabako Enpresariak, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbara, Arabako Merkataritza Federazioa, Laneki, Electra Vitoria eta Oreka It enpresak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea ari dira elkarlanean Araban euskararen presentzia sustatzeko eta handitzeko helburuarekin.
Euskara sustatzeagatik egindako ahalegina aitortzea eta goraipatzea xede nagusia izanik, Arabako Lurralde Historikoko bost entitate edo-eta pertsona fisiko sarituko dituzte euskararen alde aurrera eramandako ekimenengatik.
Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak eta pertsonak ere aitzindariak izango dira, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia sustatzen.
Bost sari banatuko dira, entitateentzat eta pertsona fisikoentzat, eta honakoak izango dira epaimahaiak kontutan hartuko dituen irizpideak:
Ekitaldira publiko bezala joateko info@lanabes.eus helbidera idatzi behar da edo https://goo.gl/forms/E9wOO5R7JhtmMqDg2 loturan izena eman behar da.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin