Euskaraz mintzatu eta txiokatzeko Mintzo-Txiodromoa

Mintzodromoa_2016_pantalla01.jpg

Azaroaren 30ean, asteazkena, Mintzo-txiodromoa egingo dugu Gasteizko Ur Biltegi Zaharrean, Oihaneder Euskararen Etxean

Aurreko edizioetan bezala, gazte gasteiztarrak mahaietan bilduko dira euskaraz mintzatu eta txiokatzeko, #GasteizenBaiEuskarari lelopean. #EuskaraEgunerokoan#IkasketakEtaLana eta #KontsumoOhiturak izango dira gai / traola nagusiak eta parte-hartzaileek haien iritzi eta ekarpenak partekatuko dituzte sare sozialetan, euskaraz.

Euskaraz hitz egin eta jende berria ezagutzeko aukera izateaz gain, sariak ere egongo dira parte-hartzaile guztien artean banatzeko: Baskonia eta Alaves ikustera joateko sarrerak banatuko ditugu eta Izaki gardenak eta Montauk taldeen diskak zozkatuko ditugu.

Gasteizko Euskararen Astearen barruan antolatu da Mintzo-Txiodromoa. Hemen duzue Euskararen Asteko egitarau osoa.

 

Ikus zein ongi pasa genuen aurreko urteko saioan! Gasteizen, Bai Euskarari!

 

 

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin