Barañaingo enpresa eta establezimenduek “Bai Euskarari” 15 urtez

Barañin-baieuskarari.jpg

Otsailaren 10ean, ostirala, Barañaingo 36 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten, zerbitzu edo-eta produktuetan euskara sustatzeko lanaren aitorpen gisa. 20:15ean Udaletxeko erabilera askotariko aretoan elkartu ziren Udaletxeko eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko ordezkariak euren negozioetan euskara sustatzen eta baliatzen ari diren horiek goraipatu eta zoriontzeko. 15 urte pasa dira Barañaingo Udalak Bai Euskarari elkartearekin lanean hasi zenetik eta, ordutik, geroz eta gehiago dira Nafarroako herriaren bazter euskaldunak. Entitate hauen urte hauetako lan eredugarri eta borondatezko konpromisoari esker urratsak egiten ari gara.

Ekitaldiak aitorpen hitzak, musika, oroigarriak… eta bestelako sorpresak izan zituen, baina, zalantza izpirik gabe, eguneko protagonistak ziurtagiridunak izan ziren, “Bai Euskarari” jarrera hartu duten Barañaingo establezimendu eta enpresak. Aurretik esan bezala, aurten 36 ziurtagiri banatu dira eta, euskara gaitasunaren arabera, maila bat edo beste eskuratu dute. Hiru entitatek ziurtagiriaren maila gorena jaso zuten poz-pozik, “Zerbitua eta Lana Euskaraz” maila, alegia; horrek bermatzen du entitate horiek euskara dutela lan-hizkuntza eta, era berean, euskarazko zerbitzuak eskaintzen dituztela; bestetik, zortzi entitatek “Zerbitzua Euskaraz” maila eskuratu zuten eta, azkenik, 25 “Euskararen Bidean” maila. Lortutako emaitzarekin harro daudela erakutsi zuten guztiek eta aurrera begira euskararen bidean lanean jarraitzeko gogo eta ilusioa aurkeztu zuten. Era berean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartetik, prozesu horretan erraztasunak eta baliabideak eskainiko dizkietela nabarmendu zuten, etengabeko jarraipena egitearekin batera.

Ekitaldia Eider Canales eta Xabi Altzuguren aurkeztu zuten eta Oihane Indakoetxeak, Barañaingo Udaleko alkateak eta Rober Gutiérrezek, Bai Euskarari Elkarteko Zuzendariak hartu zuten hitza aurrean zituzten ziurtagiridunei aurrez aurre zoriondu eta aurrera begira euskaraz lan eta bizitzeko pausoak ematera animatzeko.

 

Zorionak 36 Ziurtagiridunei

Ziurtagiridun hauek, bakoitza bere tamainan, euskararen sustapenerako neurriak hartzen dituzte; frogatu eta sinisten dute euskarak txertatzeak dakarren onurak eta balio erantsia. Honakoak dira Barañaingo Bai Euskarari ziurtagiridunak:

 

ZERBITZUA ETA LANA EUSKARAZ

 

 Haizea Kultur Elkartea

 Harizti Barañaingo Dantza Taldea 

 Sahats Fundazioa


ZERBITZUA EUSKARAZ

 

 Akelamendi Taberna 

 Alaitz Guraso Elkartea - Alaitz Ikastetxe Publikoa 

 Barañaingo Jai Batzordea

 Barañaingo Trikitilari Eskola

 EH Bildu Barañain

 HAGIN Erakunde Feminista

 Mugarri Guraso Elkartea

 Plaza Berri Elkartea


EUSKARAREN BIDEAN

 

 Andromeda Herbolario

 Asociación Txaranga Txomin

 Bar Lur Gorri Jatetxea

 Barañaingo Euskal Kantak

 Barañaingo GEROA BAI

 Barañaingo Gizarte Eskola - Escuela Social Barañain

 Barañainen Parte Hartzen - Participando en Barañain

 Bicicletas Muruzabal

 SUGANDILLA, SLL

 Cafe Bar Hegoalde

 Carniceria Gogorza Hermanos

 Clinica Dental Sada Hortz Klinika

 Farmacia Beatriz Cubillas Barricart

 Farmacia Cubillas Botika

 Fundación Auditorio Barañain Auditorioa Fundazioa

 Iratxo Taberna

 Izquierda-Ezkerra Barañain

 Kaioa Café Bar

 Karrape Taberna

 Kukuma

 Merlet, S.S.L.

 Samuel López Costa - Centro veterinario ABODI

 Studio Liburu-denda - Librería Studio

 tantatic Diseinu eta Garapena

 Tecniauto

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin