EGA Master, `30 hizkuntzetan lan egiten duen enpresa euskalduna´

Iñaki Garmendia Urkizu, zuzendari kudeatzailea

ega-master-iñaki-garmendia.jpg

`30 hizkuntzetan lan egiten duen enpresa euskalduna´ da EGA Master, horrela azaldu zuen Iñaki Garmendia Urkizuk, enpresako zuzendariak, atzo Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikuluan. 

Orain dela, bi urte, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartetik bere anaiarekin (Aner Garmendiarekin) hitz egiteko aukera izan genuen eta, orduan, argi utzi zuen EGA Masteren estrategiaren ildo lehiakorretako bat hizkuntzen aniztasuna zela, euskarak paper oso garrantzitsua hartzen zuelarik.

Bi urte igaro dira Bai Euskarari Ziurtagiridunarekin izandako elkarrizketa horretatik eta Iñaki Garmendiak harrotasunez defendatzen jarraitzen du hizkuntzek eskaintzen duten balioa enpresa baten lehiakortasunaren bidean.

Merkatuan, `jendeak bereziki eskertzen du harremanak bere hizkuntzan egin ahal izatea´; argi dago mundu mailako salerosketak egiten dituen enpresa batek 30 hizkuntza barneratzen dituenean bereizgarritasun eta lehiakortasuna lortzen duela.

Iñaki Garmendiak behin eta berriz azpimarratu du harreman komertzialak hizkuntza ezberdinetan garatzeko gaitasunaren garrantzia, zein eta lanerako kontzeptu teknikoak itzultzeko beharra. Mundu mailan lan egiteko, egoera ezberdinetara eta eragile ezberdinekin negozioak egiteko hiztegiak behar ditugu, bezeroa etxean bezala sentiarazi dezagun.

Etxean bezala, 30 hizkuntza horien artean euskara ere sustatzea lehenesten dute EGA Master-en. Izan ere, Gasteizko enpresaren lantegietan pertsona euskaldunak daude egunero lanean, harremanak izaten, materialak partekatzen eta hiztegi teknikoa erabiltzen.

Mundu maila begira daude, baina etxe barruan etxean sentitzeko euskara behar dute. Euskara mundu mailako leihakortasunaren ardatz bezala.

Atzo Berrian argitaraturiko iritzi artikulua irakurtzera animatzen zaituztegu, Iñaki Garmendia Urkizuren hitzek hizkuntzaren ikuspegi oso aberasgarria eskaini dizkigutelako, eredugarria.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin