Aurpegi ezagunek Hitza-ren harpidetza kanpaina babestu dute

Captura_de_pantalla_2017-03-17_a_las_12.15.52.png

Gaurkoan Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak zabaldutako harpidetza kanpainarekin gatoz. Hedabideak, Bai Euskarari Ziurtagiridunak, aurpegi ezagunen bidez, harpidedun egiteak daukan garrantzia azaleratu nahi izan du.

 

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea osotasunean hartzen duen HITZA proiektua harpidedunei esker bizi da. Internet bidez irakurtzeko aukera badago ere, harpidedunak dira hori posible egiten dutenak. Eta harpidedun izateak edo egiteak daukan garrantzia azaltzeko, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hainbat aurpegi ezagunek babesa eman diote Hitza-ri.

Hitza sostengatzen eta laguntzen duten udal batzuekin batera, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia ere badaude. Eta haien laguntza ere ezinbestekoa da aurrera egiteko. Baina haiekin guztiekin, harpidedunak ere funtsezkoak dira.

Eta hain zuzen ere, urtez urte, tantaka-tantaka, harpidedunak galtzen doa Hitza. Eta etorkizunean erronka berriei aurre egin edota hobekuntzak egin ahal izateko, harpidedunak behar ditu; harpidedunak dira proiektua eusten eta hauspotzen dutenak, eta haiek  gabe, Interneteko ataria ere desagertu egingo litzateke.

89 eragileren babespean. Harpidedun eta udal laguntzaileez gain, Hitza-k bi eskualdeetako 89 eragileren babesa dauka; Lea-Artibai eta Mutrikukoak 65 dira, eta Busturialdekoak 24.

Haien artean daude enpresak, ikastetxeak, kirol eta kultur taldeak, norbanakoak, talde ekologistak, talde feministak eta abar. Eta haiei guztiei ere eskerrak eman behar zaizkie.

 

  • Udal laguntzaileak
    • Lea-Artibai eta Mutriku: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar, Mutriku, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.
    • Busturialdea: Ajangiz, Bermeo, Busturia, Ea, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Murueta, Muxika, Nabarniz.
  • Laguntzen ez dutenak
    • Lea-Artibai eta Mutriku: Mendexa.
    • Busturialdea: Arratzu, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta.

Iturria: Lea-Artibai eta Mutrikulo hitza

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin