Udaberria ekintzaz beterik Ekogunearen eskutik

ekogunea-baieuskarari.jpg

Gaurkoan, Kutxa Fundazioko Ekoguneak antolaturiko helduentzako eta haurrentzako hurrengo tailer eta ikastaroen informazioa partekatu nahi dugu, interesgarria izango zaizuelakoan. Bai Euskarari Ziurtagiridunak ekintzaz beterik eman dio hasiera udaberriari: udalekuak, osasuna, zientzia, natura... ez galdu aukera eta parte-hartu tailer interesgarri hauetan!

 

KUTXA EKOGUNEKO HELDUENTZAKO TAILERRAK APIRILA-MAIATZA

KUTXA EKOGUNEKO HAURRENTZAKO TAILERRAK APIRILA-MAIATZA-EKAINA

HAUR PARKEA:

 

EKOGUNEA-GARBERA: 

Ostiralero, arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara.  (Doainik eta izen ematerik gabe)

  • Martxoak 31 - Udaberriko loreak
  • Apirilak 7 - Barraskiloak
  • Apirilak 21 - Udaberriko basoa
  • Apirilak 28 - Pazkozko arrautzak
  • Maiatzak 5 - Ipurtargia
  • Maiatzak 12 - Pandereta
  • Maiatzak 19 - Mantangorria
  • Maiatzak 26 - Mendiko makilak
  • Ekainak 2 - Txori habia
  • Ekainak 9 - Zikoina

 

BESTE BATZUK:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin