Abian dira 2017ko Ipar Euskal Herriko eragile pribatuen diruz laguntzeko dispositiboen irekitzea

Iparralde-baieuskarari.jpg

2017ko martxoaren 22ko Biltzar Nagusiak, Ipar Euskal Herriko eragile pribatuen diruz laguntzeko 2017ko dispositiboa ireki du.

Dispositibo hori Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburutzak elkarlanean antolatzen dute.

Diru laguntza eskabide txostenak 2017ko apirilaren 30erako helarazi behar dira helbide honetara:

 

Office Public de la Langue Basque - Euskararen Erakunde Publikoa

2, allée des Platanes - Platanoen ibilbidea, 2

64100 BAYONNE - BAIONA

 

Deskargak:

2017ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Araudia

2017ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Diru laguntza Eskabide Txostena

2017ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Argitalpena atalaren araudia

2017ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Argitalpen atalaren Eskabide Txostena

2017ko Proiektu fitxa - Argitalpen atala


Iturria: Euskararen Erakunde Publikoa

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin