Barañaingo Udalak eta Sahats fundazioak Bai Euskarari hitzarmena berritu dute

barañain-baieuskarari.jpg

Aurreko apirilaren 7an Barañaingo Udalak eta Sahats Fundazioak Bai Euskararirekin duten hitzarmena berritu dute, tokiko euskararen sustapenaren alde egiteko helburuarekin. Oihaneder Indakoetxea alkateak eta Sahats Fundazioaren ordezkaria den Joxerra Olanok sinatu dute dokumentua.

Udalak 13.500 euro bideratzen ditu Bai Euskarari programa hedatzeko eta Sahats Fundazioak gizarte eragile, entitate eta norbanakoek euskararen aldeko pausoak emateko erabakia hartzeko beharrezko laguntza ematen die.

Gaur egun, 37 entitate dira Barañainen Bai Euskarari Ziutagiridunak, sektore oso ezberdinetako entitateak, hizkuntza maila ezberdinarekin, hobekuntza prozesuan barneratu eta fruituak ikusten ari direnak.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin