Bozkatu Bai Euskarari erakusleihoak!

Distintivo-con-Bai-Euskarari_2017-001.jpg

AEnkomer-ek, Arabako Merkataritza Federazioak, Arabako komertzioen erakusleihoen lehiaketa antolatu du laugarren urtez. Egitasmo horren helburua da merkataritzaren eta horren sormenaren sustatzea, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. 

Erakusleihoak lehiaketara aurkezteko epea gaindituta, bozkatzeko epea ireki da. Alor anitzeko saltokiak daude parte-hartzaileen artean: lore-dendak, argazkilaritza saltokiak, liburudendak, estetika zentroak... baina erakusleihoan bik dute giltzarria, Bai Euskarari Ziurtagiria :)

Lehiaketako establezimenduen artean nabarmendu nahiko genuke Bai Euskarari Ziurtagiridunen komunitateko bi parte-hartzaile. Zorte on eta jarraitu euskara egunero zuen erakusleihoetan islatzen!

Guztioi animatzen zaituztegu bozkatzera animatu eta bai euskarari erakuslehioen alde egitera. Hemen bete dezakezue lehiaketaren galdetegia.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin