Arlekinek liburu denda berria ireki du Gasteizen eta atzo inaugurazio ospakizunean izan ginen Bai Euskarari Ziurtagiridunari ibilbide berri honetan indarrak emateko.
Liburu dendak 30 urte darama kultura zabaltzen, egunero literatura transmititzen eta egile eta irakurleak harremanetan jartzen. Prentsa, aldizkariak, liburuak, opariak, testu liburuak... eskaintza zabala dute kultura guztion bizitzaren parte izan dadin.
Ziurtagiriaren Bidean maila du Arlekinek eta euskal kultura sustatu eta partekatzeko ahalegina egiten du egunero. Aro berrian euskararen eskutik joango direla nabarmendu zuten atzoko ospakizunean eta horren adibidea da denda berriko hizkuntza-paisaia.
Zorte on lagun!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin