Araban, Bai Euskarari

Baieuskarari-NDA.jpg

Noticias de Álava egunkariak aurreko astelehenean Bai Euskarari Elkarteari buruzko erreportaia argitaratu zuen.

Araban, Bai Euskarari

Araban geroz eta entitate gehiago dira euskararen balioaz jabetu eta horren aurrean erantzuten dutenak; izan ere, kontsumitzaile irizpidedunak dira gaur egungoak eta erosketa erabaki baten aurrean, hizkuntzak berebiziko garrantzia hartzen du. Horren aurrean, dendariak, enpresariak, ostalariak... hizkuntzari erreparatu behar dio, bere produktu edo-eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko bidean.

Testuinguru horretan, geroz eta entitate gehiagok dute Bai Euskarari Ziurtagiria Araban, sektore eta tipologia oso ezberdinetakoak; merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan eskaera berezia dagoela nabarmendu beharra dago. 


Beste proiektuak

Bai Euskarari Elkarteak sustaturiko beste proiektuak nabarmendu dira, guztiak euskara arlo sozioekonomikoan sustatzeko bideratuak: Lansarean lan-ataria, Enpresarean enpresen eta profesionalen sarea edo-eta Lanabes, Araban Euskara Lanean.

 

Deskargatu erreportaia hemen.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin