Ikasturte berria ziurtagiridun berriekin

Ziurtagiridun-berriak-baieuskarari-iraila.jpg

Ikasturte berriari ekiteko hainbat enpresek Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dute. Arlo ezberdinetakoak badira ere, guztiek argi dute euskara txertatu eta sustatu nahi dutele euren enpresa eta saltokietan, negozioari balioa gehitzeko. Zorionak!

Honakoak dira ziurtagiridun berriak:

Bizkaiko Induskari Elkartea (Bidean maila)

Trebiñu Sagardotegia (Bidean maila)

Hôtel Mendionde: (Bidean maila)

Antola Cooperation: (Bidean maila)

Bizkaiko Okindegien Elkartea (Bidean maila).

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin