LANeNPRES gidaren aurkezpena, urriaren 5ean

lanenpres-507x435.jpg

Datorren urriaren 5ean, ostegunean, Gasteizko Artium Museoan, egingo da LANeNPRES Gidaren aurkezpenean parte-hartuko du Bai Euskarari Elkarteak. Jardunaldi honetan Lanbide Heziketako ikasleak enpresa egonaldia euskaraz egin ahal izateko gida, prozedura eta baliabideak aurkeztuko dira. Bai Euskarari Elkartetik egitasmo ezberdinak azaldu eta Lanbide Heziketa euskalduntzeko martxan jarritako ekimen eta bestelako laguntzen berri emango dugu.

Arabako Lurraldeko sozioekonomian euskara sustatzeko Arabako Foru Aldundiak, Lanabes Batzordeak eta Laneki Elkarteak ekoiztuta Lanenpres ekimenenaren aurkezpena egingo da.

Lantokiko prestakuntza eta Ikas-ekinezko Erregimeneko Lanbide-Heziketa Duala euskaraz burutzeko proposamenak eta esperientziak partekatuko dira. Enpresako, Lanbide Heziketako eta Euskara Aholkularitza Zerbitzuetako ponentziak aurkeztuko dira

2016-17 urtean Lantokiko Prestakuntza 11.000 ikasletik gora  eta1.800etik gora Lanbide Heziketa Duala. Gida honen helburua da enpresa egonaldia euskaraz egin ahal izateko prozedura eskaintzea, hau da,  harrera nola egin, zein momentu diren garrantzitsuak euskaraz aritzeko eta horretarako euskarazko baliabideak  ere aurkezten dira.

9:30ean: Jardunaldiaren irekiera ekitaldian parte hartuko dute:

- Igone Martinez de Luna Unanue,  Arabako Euskara, Kultura eta Kirola Diputatua

- Nikolas Sagarzazu Alzua,  Lanbide Heziketa Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaria

- Ainitze Blanco Etxaleku, Laneki Elkarteko Presidentea

10:00etan,  Aurkezpenak eta ponentziak

-     Enpresatik:

  • Electra Vitoria: Olatz Agorria (Euskara Planaren Koordinatzailea)
  • Mubea-Inauxa: Joseba Barandika (Barne-Kalitateko Ingeneria)

-     Lanbide Heziketatik:

  • Ciudad Jardin LHII: Aintzane Arrese, (Zuzendaria)
  • Egibide LH-FP BHIP: Xabier Lopez de Santiago (Zuzendaria)

-     Aholkularitza zerbitzua:

  • Bai Euskarari Elkartea. Rober Gutiérrez (Zuzendaria)

11:00etan,  LANeNPRES Gidaren Aurkezpena

Kepa Altube: Laneki Elkarteko kudeatzailea eta Lanabes Batzordeko partaidea

11:30ean Saio amaiera: Mokadutxoa eta kafea: Gamarra Ostalaritza Eskola LHII

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin