Aner eta Iñaki Garmendia anaiek EGAMASTER kasuari buruz hitz egingo dute Enpresarean Foroan

Bai Euskarari Elkarteak hiru Enpresarean foro antolatu ditu datozen asteotarako, Egamaster, Spri eta Elkar Fundazioko ordezkariekin. Aurrerago, foro gehiagoren berri emango da

Enpresarean-Foroa_Egamaster_Spri-web.jpg

 

Urriaren 19an, Enpresarean Foroa egingo da Arabatik datorren eta munduan erreferentea den EGAMASTER enpresaren sustraiak eta esperientzia ezagutzeko. Aner Garmendia eta Iñaki Garmendia anaiak solasaldi batean elkartuko ditugu, EGAMASTER osatzen duen familiaren eta negozioaren ibilbidea gertutik ezagutzeko. 9:00etatik 11:00etara, Gasteizko Artium museoan.

Ekitaldia irekia da eta interesatuek www.enpresarean.eus atariaren bidez izena eman dezakete, doan. Izena emateko bete ondorengo galdetegia: 


Enpresarean Foroaren agenda

Aurrerago, Enpresarean Foro gehiago antolatu dira, enpresen eta profesionalen arteko elkarrizketa eta elkarlan guneak errazteko helburuarekin. Honakoak dira konfirmatuta daudenak:

 

SPRI. Industria 4.0. Zertaz ari gara?

Alexander Arriola, zuzendari nagusia.

9:00-11:00

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan

Zer da industria 4.0? Eta Big data? Industria adimenduna? Edota Zibersegurtasuna? Nolako eragina izan dute gure eguneroko jardunean? Nola moldatu gara paradigma berri honetara? Enpresa-garapenerako euskal agentziaren ikuspuntutik galdera hauei erantzuna ematen saiatuko da SPRIko zuzendari nagusia.


Elkar Fundazioa.

Joxemari Sors eta Jon Jakaren arteko solasaldia

Begietara-begira

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin