Bai Aldizkaria: Joanmari Larrarte, Bai Euskarari Sariak, 10 urte irudietan...

bez-aldizkaria-23-portada.jpg

Kalean da Bai Aldizkariaren 23. zenbakia. Bertan aurkituko dituzue, besteak beste, Joanmari Larrarteren, Elkar Fundazioko komunikazio eta kultur arloko arduradunaren, kolaborazioa; Bai Euskarari Sariak ekitaldiaren kronika eta saridunei elkarrizketak; Bai Euskarari Elkartearen 10. urteen laburpena; eta "Lehen hitzak asko balio du" kanpainaren aurkezpena.

Datozen egunetan zabalduko ditugu edukiak www.baieuskarari.eus atarian. Aldizkari osoa hemendik deskarga dezakezue. 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin