10 urte iruditan

10URTE-BaiEuskarari.jpg

2007an sortu zen Bai Euskarari Elkartea, zazpi urte lehenago abian jarritako Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektua zabaltzeko eta sendotzeko. 10 urte pasa dira geroztik eta atzo izango balitz bezala gogoratzen dugu elkartearen sorrera. Gaur, urte hauetan guztietan bizi izandako une garrantzitsuak, lorturiko erronkak eta emandako garapena errepasatu ditugu. Milaka pertsonekin egon gara, ehunaka egitasmo partekatu ditugu eta emozio kontaezinak bizi izan ditugu

BAI ALDIZKARIA

 

1. Bazen behin eta bada orain

2007an sortu zen Bai Euskarari Ziurtagiriare Elkartea, zazpi urte lehenago abian jarritako ziurtagiriaren proiektua indartzeko, elkarlanaren bidez garatzeko, zabaltzeko, sendotzeko eta gizartean erreferentziala izateko. Urrats bat elkarlanean, denon artean egin nahi izan dugulako Bai Euskarari Ziurtagiria.

2. Komunitate eredugarria

Pozik egoteko modukoa da Bai Euskarari komunitatea osatzen duten Euskal Herri osoko milaka entitatek urte hauetan eragin dutena. Urte hauetako lan eredugarri eta haien borondatezko konpromisorik gabe, nekez egongo ginateke oraingo egoeran.

3. Administrazioa

Administrazioa ezinbesteko bidaidea da Bai Euskarari Elkartearentzat. Bidea, hala ere, ez da erraza izan. Garai aproposa da elkarrekin aukera berriak sortzeko.

4. Bilakaera

Bai Euskarari Ziurtagiriaren irudiak (2000-2017). Prozesu honetan Bai Euskarari Elkarteak, barrutik, eta kanpotik ere, eboluzio handia izan du.

5. Merezi dutelako, Bai Euskarari Sariak

Bai Euskarari sarien bitartez, alor sozioekonomikoan euskara sustatu duten eta ibilbide arrakastatsua eta eredugarria duten entitateak eta pertsonak saritu ohi ditu elkarteak.

6. Lazarraga Sariak

2010etik, bi urtez behin, Lazarraga Sariak antolatzen ditugu Arabako Foru Aldundiarekin batera. Helburu nagusia da Arabako Lurralde Historikoan euskararen alde lan egin duten enpresak edo-eta pertsonak saritzea eta haien ahalegina aitortzea.

7. Enpresarean, enpresa eta profesional sarea

Euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi da Enpresarean proiektuaren bidez. Bi urtean behin

antolatzen den Enpresarean azoka, Enpresarean Foroa eta Enpresarean.eus webgunea dira egitasmoaren ardatz.

8. Lansarean.eus, euskarazko lan-ataria

Euskal profesionalentzat, lan bila ari direnentzat eta lana eskaintzen duten enpresentzat erreferentziazko lan-ataria da lansarean.eus eta, etorkizunean, zerbitzu hobea eskaintzeko eta euskaraz lan egiteko aukerak errazteko berrikuntza ugari egin ditu.

9. Elkarlanean, Lanabes

Euskararen erabilera errazteko Bai Euskarari Elkartea saiatzen da bidaide eta laguntzaile izaten, prozesu horretarako baliabideak eta erraztasunak eskainiz.

10. Euskararen erabilera errazteko

Bai Euskarari Elkartea saiatzen da bidaide eta laguntzaile izaten, prozesu horretarako baliabideak eta erraztasunak eskainiz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin