Gasteizko gazteek euskaraz bizi eta lan egin nahi dute

baieuskarari-mintzodromoa.jpg

Gasteizko Euskararen astean, Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko #GasteizenBaiEuskarari Mintzotxiodromoan, euskararen egoeraz hitz egiteko elkartu ziren ikasleak

 

Euskararen egunaren harira eta Gasteizko euskararen astean kokatuta, Bai Euskarari Elkarteak Mintzotxiodromoa antolatu du, Gasteizko Udalaren,Arabako Foru Aldundiaren eta Berritzegunearen lankidetzarekin. Horren helburua da lanbide heziketa eta batxilergoko ikasleei euskararen egoeraz eta etorkizunaz hitz egiteko eta sare sozialetan iritziak partekatzeko aukera ematea.

Oihaneder Euskararen Etxera gerturatu dira 10:00etan Egibide, Presentación de María, Ostalaritza Gamarra eta Karmendalarrak ikastetxeetako gazteak euskarak euren egunerokoan duen presentzia eta balioari buruz mintzatzeko. Saioan hiru gai landu zituzten: euskararen egoera hirian, ikasketak eta lana eta, azkenik, ekontsumo-ohiturak (Gasteizen piztu berri den #LehenHitzaEUS kanpainari erreferentzia eginez). Gainera, Kidam magoaren trikimailuek aho zabalik utzi zuten bat baino gehiago. Saioa bukatzeko, besteak beste, D. Alaves eta Baskoniako sarrerak, liburuak eta kamiseta batzuk zozketatu dira.

Rober Gutiérrezek, Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak egin ditu aurkezpenak eta Bai Euskarari Elkartearen nondik-norakoak azaldu ditu. Zuzendariak nabarmendu nahi izan du “Bai Euskarari, ziurtagiri bat baino askoz gehiago dela”, eta elkarteak martxan dituen proiektuak aurkeztu zizkien gazte eta irakasleei: #BaiPraktikaEgokia, enpresetan euskararen erabilera sustatzen hasteko gida; Autodiagnostikoa, enpresen hizkuntza-egoera neurtzeko autodiagnostikorako aplikazioa; euskaraz bizi eta lan egiteko lagungarriak diren baliabideak; Lansarean.eus, lan-ataria; Enpresarean, enpresa eta profesionalen sarea; Lanabes, Araban Euskaraz Lanean egitasmoa; eta, azkenik, Bai Euskarari Ziurtagiria, enpresa, saltoki eta era guztietako entitateen euskara mailaren bereiztagarria.

Ikasleak launaka eseri dira euskaraz hitz egin, jende berria ezagutu eta biharko egunean zein hizkuntzatan bizi eta lan egin nahi duten hausnartzeko. Orokorrean, nahiz eta lagunartean euskaraz egitea kosta egiten zaiela onartu, hizkuntza zaindu eta maitatzeko beharra ikusten dutela azaldu dute mintzotxiodromoko protagonistek. 

Nola ikusten dute euskararen egoera gasteiztar gazteek? Hemen laburpen bideoa eta parte-hartzaileen ekarpen interesgarriak:

 

Mintzotxiodromoa 2017

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin