Urtea hasteko, BAI Aldizkariaren 24. alean zabalduriko berri, elkarrizketa eta kronikak zabalduko ditugu datozen egunotan. Gaur, azaroan Gasteizen martxan jarritako kanpaina berreskuratu nahi dugu, euskarazko kontsumoa aktibatzeko egitasmoa.
“Lehenengo hitza euskaraz egitea oso garrantzitsua da, euskarazko harreman oso bat izateko lehenengo urratsa baita. Gasteizen abian jarri berri den kanpaina honetan sinesten dugu Martinez Rementeria Farmaziako lantaldean, gure inguruan aurrera egin dezagun eragina izango baitu; merkatariok eta bezerook ere, urratsak emateko interesa dugu eta baliabideak ezinbestekoak zaizkigu. Araban gero eta pertsona eta entitate gehiago ari da euskararen erabilera sustatzen, arlo profesionalean, sozialean eta familiarrean. Eta, noski, belaunaldi berriak euskaldunak izatea nahi badugu, bide honetan jarraitu be- har dugu, euskara gure egunerokoan pizten. Eguneroko horretan, merkataritzak eta kontsumoak berebiziko garrantzia dute eta ohartu behar gara euskarak balioa eransten diola. Izan ere, alde batetik, kontsumitzaileok erosketak euskaraz egin ahal izatea eskertzen dugu, gertutasuna eta konfiantza eskaintzen dizkigulako; bestetik, merkatariontzat ere, bezeroen fidelizazioan eragin handia du.
Farmaziaren kasuan, euskara sustatzeko lanean ari gara eta emaitzak argiak dira. Bidean, Bai Euskarari Elkar- teak pausoak ematen lagundu eta baliabideak eskaintzen dizkigu. Etorkizunera begira, urratsak ematen jarraitu nahi dugu, euskararen sustapenak merezi duela sinetsita baikaude”.
“Kanpainaren berri izan genuenean euskara sustatzeko aukera gisa hartu genuen, merkatarioi euskaraz hazten lagunduko digun proiektu moduan. Ttilika arropa denda Gasteizko Euskararen Mapan kokatzea oso positiboa da negozioarentzat; izan ere, geroz eta euskaldun gehiago dago Gasteizen eta, horientzat batez ere, erreferenteak izango gara plano hori osatzen dugun euskal merkatariok. Araban, euskaldun berri asko dago eta pozgarria da ikustea Gasteizen euskara gero eta presenteago dagoela.
2013an denda ireki genuenetik argazkia aldatzen ari da, poliki-poliki, merkatarien zein kontsumitzaileen aldetik. Prozesu horretan, Bai Euskarari Elkarteak euskara egunerokotasunean txertatzen laguntzen digu, pausoz-pauso, egoeraren araberako helburuak proposatuz. Izandako ibilbideari begiratuta, euskararen etorkizuna modu positiboan irudikatzen dut. Ttilikaren hurrengo urratsa izango da, beste saltokiekin batera, euskararen presentzia areagotzea eta bezeroekiko harremanak euskaraz izatea”.
“Gasteizen, negozioa ireki genuenetik, euskararen sustapenean murgilduta ibili gara, gure bezeroei zerbitzuak euskaraz eskaintzeko asmoarekin. Lehenengoetarikoak izan ginen zerbitzua elebitan eskaintzen eta horrelako eki- menak oso aberasgarriak iruditu izan zaizkigu beti. Adibidez, Gasteizko Euskararen Mapan harategia kokatzeak abantaila ugari dakarkigu: jendeak ezagutzen gaitu eta erreferentzialtasuna irabazi dugu. Izan ere, gero eta euskaldun gehiago dago Gasteizen, erosketak euskaraz egin nahi dituztenak. Gaur, urteak pasa ondoren, esan dezakegu bezero berri asko irabazi ditugula zerbitzuak euskaraz eskaintzeagatik.
Araba eta Gasteizko oraingo egoerak ez du zerikusirik orain dela 35 urtekoarekin; euskararen normalizazioa gero eta presenteago dago gure egunerokotasunean, harategian bertan. Euskaraz eskatzen diguten bezero asko ditugu, gurekin hitz egiten eroso daudenak eta, hizkuntza maila bat izan edo beste, lasaitasunetik eta konfiantzatik lehen hitza euskaraz egiten dutenak. Negozio bezala, euskarak ezberdintzen gaitu, bezeroarekin harreman eta lotura berezia garatzen dugulako.
Hori dena kontutan izanik, hasieratik argi izan genuen Bai Euskarari Elkartearen komunitatearen parte izan nahi genuela, gure zerbitzua eta bezeroekiko harremana hobetzen jarraitzeko”.
“Bai Euskarari Elkartearekin batera aurrerapausoak ematen ari gara, gure langileen artean euskararen erabilera areagotzeko eta bezeroarekiko harremanean ere hizkuntza aukera emateko. Gasteizko euskararen mapan parte hartzen dugu eta “Lehen Hitzak Balio Handia du” kanpainak jende gehiagorengana iristeko aukera emango digula uste dugu. Gure helburua da euskaraz lan egiten eta bizi garenon arteko sarea osatzea eta euskarak duen balioa modu nabarmenean erakustea.
Araban urratsak ematen ari gara euskararen normalizazioan. Euskaldunen kopurua, kanpainan adierazi dugun bezala, hirukoiztu egin da 30 urtetan eta hori pozik egoteko datua da. Hori bai, lanean jarraitu behar dugu, etorkizuna argitzen jarraitzeko eta aukera interesgarriagoak sortzeko.
Argi dugu Euskal Herrian euskaraz kontsumitu beharko genukeela eta sinesten dugu egun hori iritsiko dela, Gasteizen ere. Azken nean, kontsu- mitzailearentzat eta merkatariaren- tzat, euskara balioa da”.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin