Nolakoa da Isabel Larrakoetxea? Nola aurkeztuko zenuke zure burua?
72 urte bete dituen emakume langilea naizela esango nuke. Badut kon antza nigan eta uste dut egoera ezberdinetara egokitzeko baliabide edo errekurtsoak ditudala. Bilbon, Donostian eta Madrilen egin nituen ikasketak eta zortzi urtez barneko ikasle moduan egon nintzen. Hain justu ere, barneko ikasle gisa egoteak aukera ugari eskaini zizkidan ikasketetan buru belarri aritzeko, oso modu metodologikoan gainera. Batxilergotik Ingeniaritza ikasketak egitera pasa nintzen, Bilbon hasi eta Madrilen amaitu nituenak.
Emakume gutxi egongo ziren garai hartan ingeniaritza ikasketak egiten.
Bilbon amaitu izan banitu ikasketak, seigarrena izango nintzatekeen. Madrilen, berriz, baziren gehiago.
Ikasketak amaitu eta berehala hasi zinen lanean enpresan.
Halaxe da, bai, bulego teknikoan lehenengo eta ondoren kalitate kontrolean, moldeetan gomazko piezak egiten zituen enpresa batean, kautxuaren injekzioan espezialistak ginen, Zamudion. Enpresa arloa, ordea, bigarren semearen haurdun geratu nintzenean utzi egin nuen. Gero, hirugarren semea ere etorri zen eta denboraldi luzez lan mundutik kanpo izan nintzen.
Eta nolakoa izan zen itzulera?
Txikienak bost urte zituenean irakaskuntza arlora bideratu nuen nire ibilbide profesionala. Euskaraz alfabetatu nintzen, eta 1980-81 ikasturtean sartu nintzen eskolak ematera, 9-10 urteko neska-mutikoekin lehenengo, matema- tikak erakusten Lauro Ikastolan, Loiun. Ondoren, 13-14 urteko gazteekin ere egon nintzen. Ingeniaritza titulua neukan, baina Lauro ikastolan beste ikasketa batzuk hobesten zituzten, eta handik Algortako San Nikolasera joan nintzen. Gerora, Aresti ikastolan ere aritu nintzen, eta handik Ingeniari- tza Eskolara.
EHUko Ingeniaritza Eskola zure etxea da.
Ingeniaritza Eskolan 32 urtez egon naiz, horietatik 30 urte euskaraz irakasten. Hasieratik ikusi nuen etorkizuna euskarazko ikasgai eta ikasleengan zegoela. Hala, 1987-1988 ikasturtean, Marrazketa Teknikoko ikasgaia euskaraz ematen hasi ginen. Eta, apurka-apurka, joan gara sartzen euskara Ingeniaritza Eskolan. Badira urte asko gai tronkalak eta hautazkoak euskaraz eskaintzen direla. Dudarik gabe, azken urteotako bilakaera eta aldaketa han- diak izan dira.
Zer gehiago aldatu da irakaskuntzan?
Gaur egun ikasle gutxiago dago ikasgela bakoitzean. Era berean, ordenagailuak, irakaskuntzan ere, iraultza ekarri du. Agian, asko ez dira nirekin bat etorriko, baina uste dut garai bateko ikasketak gaur egungoak baino zorrotzagoak zirela.
Eta ikerketa?
Hasieran, unibertsitatean ez genuen gehiegi ikertzen, estatistika kontuak eta bai... baina beste arlo batzuetan ikerketa gutxi egiten zen. Hala ere, gure lanak aurkezten genituen Bartzelonan edo Madrilen. Urte batzuk geroago, ikerketak gorakada handia izan du.
Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoa Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoa 1949an eratu zen. Zein da gaur egun eskaintzen duen zerbitzua?
Gaur egun, askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Zerbitzu profesionalen barruan, elkargokidetze eta esperien- tzia profesionalaren ziurtagiriak banatu, Erantzukizun Zibil Profesionalaren Aseguramenduak eta Mutualitatea eskaini, lan profesionalen tramitazioak egin edota aholkularitza profesional eta juridikoa ematen dugu.
Bestalde, enpleguaren arloan, lan poltsa bat dugu, eta esaterako, 2016an 350 lan-eskaintza baino gehiago egin genituen. Azkenik, aisia, kultura eta gizarte ekintza ugari eskaintzen ditugu, eta bertan kokatzen da 1976an sortu- tako Euskal Kultur Batzordearen eginkizuna.
Elkargokideei formazio eskaintza ere zuen egitekoen barne dago.
Azken hamar urteotan elkargokideen prestakuntza asko zaintzen ari gara. Aurten, azaroan egin dugun batzor- dean aurkeztutako datuen arabera, 21 ikastaro espeziko egin dira eta 207 pertsona formatu dira. Gainera, 12 hi- tzaldi antolatu ditugu. Kideentzat ere antolatu dira kurtsoak, eta 205 lagunek parte hartu dute. Halaber, lan-talde berriak sortu dira, arlo ezberdinetan proiektuak aurrera eramateko helburuarekin.
Zein da emakumeek ingeniaritza arloan bizitako bilakaera?
Ingeniaritza Eskolan % 30 - % 32 inguru dira emakumeak eta esan daiteke azken hamar urteotan ez dela sekulako bilakaerarik egon. Sentsazioa dut gradu errazagoak aukeratzen dituztela bai gizonek zein emakumeek. Gure Elkar- goak, une honetan, 3.300 kide inguru ditu, eta horietatik emakumeak gara.
Eta euskararen bilakaera?
Elkargoko Euskara Batzordeak hainbat ekintza antolatzen ditu urtero elkargokideentzat eta haien senideentzat: Mazarredotik aldizkaria, euskarazko hitzaldiak, euskal idazlanen lehiaketa... Horrez gain, gure elkargokideei Mas- ter Amaierako Proiektuak euskaraz aurkezteagatik diru-laguntzak ematen dizkiegu. Komunikazio korporatiboari dagokionez, guztia egiten dugu bi hiz- kuntzatan. Edozelan ere, kritikoa izan nahi dut euskararen erabilerari da- gokionez. Ezagutza mailak gora egin badu ere, duela 20 urteko animoa, euskara bultzatzeko gogoa eta irrika ez ditut ikusten gaur. Orokorrean, inplikazioa txikiagoa da, gizarteko arlo guztietan, eta gurean ere euskarak ez du behar beste gora egin.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin