Gasteizko ziurtagiridunek, #LehenHitzaEUS

lehenhitzaeus-portada.jpg

2017ko azaroan, "Lehen hitzak balio handia du",  kontsumoa euskaraz sustatzeko kanpaina abian jarri genuen Gasteizen. Horren helburua da establezimendu eta kontsumitzaile gasteiztarrei bide berriak irekitzen laguntzea, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik.

Kontsumitzaileak eta establezimenduak dira kanpainaren protagonistak; hori horrela izanik, kanpainaren "euskararen mapa" osatzen duten Bai Euskarari Ziurtagiridun batzuekin izan gara, kontsumoa, hizkuntzaren balioa eta euskararen maparen inguruan hitz egiteko. 

 

 

ARTgia sorgune aretoa – Irantzu Lekue

Zer ekarpen egiten dio euskarak zure empresa/negozio/elkarteari?

ARTgia arte galeriarekin hasi ginenetik oso argi izan genuen edo euskaraz izango zela edo... ez zela izango. Arte garaikideaz euskaraz aritzeko jaio zen ARTgia. Gu euskaldun berriak gara, ikastola eta eskolan hazitakoak. Etxean ez genuen gurasoengandik euskara jaso baina baloreak jaso genituen, eta euskara horietako bat izan zen. Etorkizuneko Gasteiz euskalduna irudikatzen dugu horretarako, gure txikitasunetik bada ere, lanean ari garelako. Euskarak hortaz izaera ematen dio gure enpresari. Kulturan lan egiten dugu, kulturgileak gara eta Gasteizen horrelako gune bat behar-beharrezkoa zela uste genuelako abiatu ginen. Eta horregatik aritzen gara euskaraz.

 

 

 

 

 

 

Albeniz liburudenda – Josu Olano

Nola ezagutu zenuen Bai Euskarari Ziurtagiria?

Aspaldi ezagutzen nuen, egia esan. Ezagutu bai, baina ez nekien oso ondo zer suposatzen zuen. Aurreko urtean eman nuen pausoa lortzeko eta balio handia daukala uste dut.

Zer eskaini dizue Bai Euskarari Ziurtagiriak?

Kalitate puntu bat eskaintzen dit. Bezero batzuk bazekiten eskaraz egiten nuela, baina bezero euskaldun berriak ekartzea lortu dut. Eta dendan euskaratu gabe nituen hainbat gauza euskaratzeko aukera eman dit.

 

 

 

Aixkiria AEK euskaltegia

Zer ekarpen egiten dio euskarak euskaltegiari?

Euskarak dena eman dio AEKri, AEK-k ere euskarari dena eman dion bezala, noski. Gure xede nagusia euskal herritarren eguneroko bizitzaren alor guztietan euskara lehentasunezko hizkuntza izatea da, eta horren bidean eskala mikro (euskaltegian, auzoan, hirian...) eta makroan (Euskal Herri osoan) aritzen gara lanean.

 

 

 

 

 

ARGI Argiztapena, elektronika eta markogintza - Juanma

Nola animatuko zenuke bezeroa euskaraz kontsumitzera? Zer gomendatuko zenioke?

Normalizazio prozesuaren zati garrantzitsu bat da. Herri elebidun batean bizi garelako eta bi hizkuntzen arteko oreka ez dagoelako parekatuta. Gainera pena da hizkuntza bat ikastea eta jakitea (ondo edo ez horren ondo), gero normaltasunez eta egunerokotasunarekin ez erabiltzeko.  “Euskaraz ere, baietz elkar ulertu” izan da nire leloa.

 

 

 

 

 

 


Judimendi aldizkaria

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin