Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere

Mendiak eta Herriak elkarteak, Bai Euskarari Ziurtagiridunak, euskara eta sherpa hizkuntza eramango ditu Himalayara

baieuskarari-mendiaketaherriak.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Mendiak eta Herriak elkarteak "Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere" egitasmoa aurkeztu du. Proiektuaren helburuak dira euskara eta mendizaletasuna uztartzea eta herrien arteko elkartasuna, hizkuntza gutxituei babesa ematea, ikasleen autogestioa eta euskara munduan zabaltzea.

Euskal Herriko 15 gazte eta 10 sherpa gazte harremanetan jarriko dira Nepalen, Everest inguruan treking-a egiteko, Felipe Uriarte gidari izango dutelarik.

Gazteak pozik eta ilusionaturik daude egitasmoarekin, hizkuntza eta mendizaletasuna tontorreraino eramateko irrikitan:

Hona hemen, gazteetako batzuen hitzak asteburuko egonaldiari eta proiektuari buruz (Goiena):

Ineka Sarria, Baionako Etxepare lizeokoa: "Mendian ibiltzera goaz batetik, eta xerpen hizkuntza ere ezagutuko dugu. Biziki interesgarria izango da, berezia delako hizkuntza hori. Prestaketa moduan, hilabetero badugu ateraldi bat".

Unai Iturrieta, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolakoa: "Talde jatorra topatu dut. Lau animatu ginen, bik atzera egin dute, eta bi geratu gara. Esan zigutenean, izugarrizko ilusioa egin zigun. 15 urterekin, horrelako aukera izatea ez da ohikoa. Beste kulturak ezagutzea ederra izango da".

Jon Fombellida, Laudio ikastolakoa: "Balio izan digu asteburuak beste herrietako jendea ezagutzeko, eta bereziki proiektu honetan sinisten dugunok elkartzeko. Lehenengo minututik oso harreman ona izan dugu. Aizkorrirako txangoa ederra izan da, elurra oso ondo zegoen. Proiektua oso polita da, kultura aniztasuna, bi herriren arteko loturak estutzea, mendigoizaletasuna, eta dena euskararekin lotuta. Orain pentsatu behar dugu dirua nola lortu eta aurrera".

Malen Osa, Oñatiko Txantxiku ikastolakoa: "Izugarrizko esperientzia izango da, hango mendiak eta paisaiak ikusteko oso aukera ona, eta hango kultura ezagutzeko, jendearen ohitura... aukera polita da. Sorpresa atsegina izan zen gonbidapen hori jasotzea. Orain ezagutarazi behar dugu proiektua komunikabideetan, bere benetako asmoaren berri eman, eta gero dirua lortu, ze bidaia garestia da".

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin