Bai Euskarari, sarean ere

Bai Euskarari Elkarteak sarean dauden denda eta zerbitzuei eskainitako ziurtagiri berria aurkeztu du

Ziurtagiri_espezifikoak2.jpg

Bai Euskarari Elkarteak eskaintzen duen ziurtagiriak esparru digitalera jauzi egin du. Gaur egungo bizimodu eta kontsumo joerei egokitzeko helburuarekin, ziurtagiri berria sortu du zerbitzua eta produktuak sarean eskaintzen dituzten webguneentzat: “Bai Euskarari, Sarean” ziurtagiria hain zuen ere.

“Bai Euskarari Sarean” ziurtagiriak, balioan jarri nahi ditu beraien zerbitzu eta produktuak euskaraz eskaintzen dituzten denda eta webguneak. Jakin badakigu egunerokotasunaren ehuneko altu bat Interneten bizi dugula, aisialdia eta lana digitalizatu ditugula. Hori horrela izanik, Bai Euskarari Elkarteak Interneten ere euskaraz bizi eta lan egiteko baliabideak eta laguntza eskaini nahi ditu.

Ziurtagiri espezifiko honek bi maila izango ditu: “Euskararen Bidean-Sarean-” eta “Zerbitzua euskaraz-Sarean-”; euskararen presentzia eta erabileraren arabera, bat edo beste eskuratu ahal izango dute atari digitalek. Gainera, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin aurrerapausoak emateko bidea zehaztu eta beharrezko baliabide eta aholkularitza jaso ahal izango dute.

Euskara maila neurtzeko, bi atal nagusi hartuko dira kontuan: alde batetik, irudi korporatiboari dagokionez, webgunearen atal, informazio eta edukiak euskaraz dauden baloratuko da. Bestetik, kanpo harremanei erreparatuta, idatzizko harremanetan, ahozkoan eta komunikazioan euskara nola erabiltzen den aztertuko da.

Euskaraz lan eta bizi nahi dugulako, bizimodu eta negozio digitalerako jauzia euskaraz egiteko sortu da “Bai Euskarari Sarean” ziurtagiria. Euskararen balioa gehitzeko interesatuta daudenak Bai Euskarari Elkartearekin jar daitezke harremanetan, egoera aztertu eta bidea egiten hasteko.

Besteak beste, honakoak dira, “Bai Euskarari Sarean” ziurtagiriaren bidez, beraien webguneari euskararen balio erantsia eman diotenak:

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin