Bai Euskarari Sariak ekitaldira etortzeko izen-ematea zabalik

Bai_euskarari_sariak_2018_logoa2.jpg

Zabaldu da 2018ko Bai Euskarari Sariak ekitaldian izena emateko epea. Ekainaren 22an, Tabakaleran ospatuko dugu, mokadutxo batekin, eguerdiko 14:00etan. Ekitaldian izen emateko interesa duenak formulario honen bidez egin dezake: https://goo.gl/forms/8fGPFoZyeJBFOXdf1

Aurten ere ospakizun giroa bermatua egongo da. Udara hasiera eta ekaineko solstizioa nahikoak izango dira euskarari eta euskararen erabilera sustatzeko lanean ari direnei argia emateko. 

Aurreko urteetan bezala, hiru sari banatuko dira: Bai Euskarari ziurtagiria duten bi entitatek Bai Euskarari Saria jasoko dute eta hirugarren saria Bai Euskarari Laguna izango da, Euskal Herriko pertsona batek jasoko duen saria, bereziki alor sozioekonomikoaren espazioetan euskara sustatzearen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik. Ekainaren 22an jakingo dugu zentzuk diren saridunak.

Bai Euskarari Elkarteak dei egin nahi du ekitaldira izena eman, gerturatu eta euskararen alde egindako ibilbidea aitortu zein arlo ezberdinetako pertsonekin iritziak partekatzeko. 

Bukatzeko, nabarmendu Donostiako Udalak ekitaldi hau babesten duela.

Saridunak, urtez urte:

  • 2009: JEZ (Laudio), IMH Institutua (Elgoibar) eta Kirmen Uribe.
  • 2011: Refractarios Kelsen (Aduna), Hirukide ikastetxea (Tolosa), Sokoa (Hendaia) eta Xabier Mendiguren Bereziartu.
  • 2012: Skunk Funk, Arlan (Erandio) eta Jose Anjel Iribar (Athletic).
  • 2013: VUSA eraikuntzak (Galdakao), Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko ziurtagiridunak, Anaje Narbaiza (Elay).
  • 2014: Banaiz Bagara, Mendia Optika (Gasteiz) eta Kike Amonarriz.
  • 2015: Euskal Herria Esnea, Nekatur eta Gaizka Garitano.
  • 2016: Sorginen Museoa eta Lezea (Zugarramurdi), Laneki eta Mikel Lezamiz.
  • 2017: Miren Fuldain Farmazia (Getaria), Zergatik (Urnieta), Joxemari Sors eta Jon Jaka (Elkar Fundazioa).

 

Bai Euskarari, Ziurtagiri bat baino askoz gehiago

Bai Euskarari Sarien bidez euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi ditu Bai Euskarari Elkarteak. Izan ere, Bai Euskarari Ziurtagiria-z gain, euskal komunitate profesionala sendotu eta hizkuntza integratzeko bideraturiko espazioak, baliabideak eta tresnak sortu eta garatzeko dihardu elkarteak, elkarlanean. Besteak beste, Enpresarean, Lansarean lan-ataria eta Lanabes, Araban Euskara Lanean dira martxan jarritako egitasmoak.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin