Atzo, ekainaren 28an, banatu ziren Aenkomerek antolaturiko Arabako Udaberriko Erakusleiho lehiaketaren sariak. Merkatari askok parte hartu dute aurtengo edizioan eta, euskararen alorrean, Gasteizko Elkar-ek jaso du saria.
Bai Euskarari-ko zuzendariak, Rober Gutiérrezek, Elkar (Bai Euskarari ziurtagiriduna) liburu dendari eman zion saria erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik; Ane Agirregomezkortak jaso zuen Elkar-en izenean.
Bestalde, aipatu beharra dago Bai Euskarari ziurtagiriduna den Arlekinek berrikuntzaren alorreko saria jaso zuela. Gasteizko liburu-dendak ziurtagiriaren "Bidean" maila dauka eta lan handia egiten du euskararen aldeko pausoak emateko.
Zorionak!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin