Saltokietako errotulazioa aldatu, izenak euskaratu eta merkataritza eremuan euskararen erabilera bultzatzeko laguntzak eskainiko ditu Gasteizko Udalak.
Diru-laguntzen eskaera egiteko epea ekainaren 16an hasi eta irailaren 17an amaituko da. Interesatuek herritarrei laguntzeko bulegora jo dezakete informazio gehiago eskuratzeko edo erregistro elektronikotik bideratu dezakete prozesua.
Merkatariek aurkezturiko proiektuaren kostuaren % 50a arte kubritu ahal izango dute eta Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko diru-laguntza jasoko dute.
Honakoak dira eskaera egiteko betebeharrak:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin