Udara honetan, Bai Euskarari aldizkaria

Aldizkariaren 25. alea

baialdizkaria-portada.jpg

Udara honetan, etxean, enpresan, hondartzan edo-eta mendian, izan eskura argitaratu berri dugun Bai Euskarari aldizkaria. 

25. aleak Bai Euskarari Elkartearen berritasunak eta ekainaren 22an ospaturiko sariketa ekitaldiaren eduki guztiak jasotzen ditu. Egunotan, blogaren bidez kronika, albiste eta elkarrizketak zabalduko ditugu, baina, nahi izatekotan, zure aldizkaria PDF formatuan deskarga dezakezu. Era berean, gogoan izan, ziurtagiriduna bazara bulego edo establezimenduan jasoko duzula ale berria; utzi espazio ireki batean langile eta kanpoko pertsonek irakur dezaten!

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin