Oporretara goaz, irailean lanean jarraitzeko!

baieuskarari-2018.jpg

Bai Euskarari Elkarteko lagunok oporretara goaz, indarrak hartu eta irailean lanean jarraitzeko. Joan baino lehen 2018 urtean egindako ibilbidearen errepaso txiki bat egingo dugu. Mila esker Bai Euskarari komunitateari, egitasmoan parte-hartzeagatik; esker mila ekitaldi bakoitzean egon zareten guztioi, arlo sozioekonomikoan euskara txertatzen laguntzeko ideiak eta ekarpenak proposatzen duzuteoi.

Irailean... berritasun ugari izango ditugu.

 

BAI EUSKARARI SARIAK

2018ko Bai Euskarari Sariak Talleres Mitxelena, Fideslan, Jon Garaño eta Aitor Arregirentzat

Bai Euskarari Elkarteak Talleres Mitxelena, Fideslan, Jon Garaño eta Aitor Arregi saritu ditu ekainaren solstizioa, sorginkeria eta magia nagusiak izan diren Bai Euskarari Sariak ekitaldian.

Udara honetan, Bai Euskarari aldizkaria

25. aleak Bai Euskarari Elkartearen berritasunak eta ekainaren 22an ospaturiko sariketa ekitaldiaren eduki guztiak jasotzen ditu.


LANSAREAN

Abian da Lansarean App: euskarazko lan aukerak eskaintzen dituen aplikazioa

Euskarazko lan-atari erreferenteak lan bila ari diren profesionalei eta lana eskaintzen duten enpresei zuzenduriko aplikazioa estreinatu du.


#LehenHitzaEUS kanpaina 

Baietz 60 establezimendu berri Gasteizen, lehen hitza euskaraz egiteko

Bai Euskarari Elkarteak 60 establezimendu berri gehitu nahi ditu Gasteizen martxan jarritako “Lehen Hitzak balio handia du” kanpainara. Gasteizko Udalaren laguntzaz, Gasteizko euskararen mapa marrazten ari dira eta bertako establezimendu eta kontsumitzaileei bide berriak irekitzen lagunduko zaie, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik.


ENPRESAREAN

Enpresarean.eus atari berrituak profesionalen sarera gonbidatzen zaitu

Euskal enpresei eta profesionalei zuzenduriko Enpresarean proiektuaren webgunea berritu dugu. Webgunea Enpresarean proiektuaren zutabe moduan aurkezten da, eduki interesgarria modu irekian partekatzeko erakusleiho gisa. Profesionalek eta enpresek funtzionalitate hauek, besteak beste, izango dituzte gailu ezberdinetan erabili ahal izateko: Enpresarean TB, agenda profesionala, formaziorako aukerak, enpresa munduko berriak eta sareko parte izateagatik aukera bereziak.

 


BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA - KOMUNITATEA

Bai Euskarari, sarean ere

Bai Euskarari Elkarteak eskaintzen duen ziurtagiriak esparru digitalera jauzi egin du. Gaur egungo bizimodu eta kontsumo joerei egokitzeko helburuarekin, ziurtagiri berria sortu du zerbitzua eta produktuak sarean eskaintzen dituzten webguneentzat: “Bai Euskarari, Sarean” ziurtagiria hain zuen ere.

Bai Euskarari Elkartearen katalogoa

Bai Euskarari Elkartearen informazio osoa bildu dugu katalogo batean, zuretzat, Bai Euskarari komunitatea osatu eta euskaraz bizi eta lan nahi egin nahi duzuenontzat.



LANABES 

Arabako enpresetan, Euskara Lanabes

Lanabes, Araban Euskara Lanean, egitasmoko talde eragileak “ARABAN, EUSKARA LANABES” izeneko jardunaldia ospatu du proiektuaren ibilbidea partekatzeko eta Arabako alor sozioekonomikoa euskalduntzeko erronkak irudikatzeko. Elkarte, enpresa eta administrazioko 50 lagun inguru elkartu dira Arabako Industria eta Merkataritza Ganbaran eta aurrera begira elkarlanean jarraitzeko indarrak batu dituzte.

10 enpresak egin dute euskararen pilotajea, arrakastaz

2017 ko azaroan, Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmotik Arabako enpresei euskararen bidea erraztea helburu duen pilotaje erraz eta doakoa eskaini genuen. Metodologia ulergarri baten bitartez, enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko laguntza eskaintzen dugu, zerbitzua eta lan hizkuntza izateko ibilbidea zehazten.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin